12/4/12

Twitter

Sortu zure kontua eta klasekideon artean berriak, komentariak, kontzertuen argazkiak, gustuko dituzun gauzak... elkarbanatu!

Aurrerago, eta galduta bazaudete, kontua nola sortzen den eta blogean nola jartzen den azalduko dizuet! Animo!

11/3/12

SAMBA DA RUA

Samba da Rua benetan ikusgarria den batucada talde bat dugu, blog honetan haien web gune ofiziala estekatu dizuet. Hor doakizue haien aurkezpen bideoa:


Inkesta bete

Inkestatxo bat txertatu dut eskuineko partean gai baten inguruan iritzi ezberdinak ezagutzea interesgarria delako

6/3/12

PROIEKTUA

Aurreko sarrera irakurri baduzue... baliteke blogak aurkezpenik behar ez izatea. Dena den, hemen duzue aurkezpena.

Silabak konbinatuz jolastu baduzue, konturatuko zineten erritmo ezberdinak sor daitezkeela eta letra eta silaben konbinaketek ere nolabaiteko musikalitatea ematen diotela konbinazioari, ezta?

Ba... HORRETAN DATZA BLOGA! Musika arloan aurki ditzakegunak aurkezteko eta elkarbanatzeko! Tresna honetan gauza oso dibertigarriak, asmatutako kantak zein erritmoak, bitxikeriak... aurkitu ahal izango dituzue!

Beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztet!

15/2/12

Zer iradokizue txokotxo honen izenak?


TXIS - POIN - KLAP!

Abiadura ezberdinetan joan zaitezte hiru hitz horiek konbinatzen! Kantatu ozen eta suabe, arinago eta astiroago, ahots ezberdinekin...

JOLASTU!

Ahotsa erabiliz gain, gorputza ere mugitu nahi baduzue... ikusi bideoa!

ONDO PASA!!




10/2/12

ONGI ETORRI!!

Abian da blog berria!

Nire izena, Naroa da eta txokotxo honen egilea naiz.

Musika gure bizitzako oinarrizko elementutzat daukat. Gehien gustatzen zaidana, sormerako eta inrpobizaziora bidea ematen duela da. Bi hitzetan... musikaz gozatzea!

Fondorako diseinatu dudan irudia gustatzen bazaizue, hemen uzten dizuet! Bide batez, photoshop aplikazio baten linka ere uzten dizuet, zuen irudiak modu dibertigarri eta polit batean aldatzeko!

http://www.picnik.com/app