11/3/12

SAMBA DA RUA

Samba da Rua benetan ikusgarria den batucada talde bat dugu, blog honetan haien web gune ofiziala estekatu dizuet. Hor doakizue haien aurkezpen bideoa:


Inkesta bete

Inkestatxo bat txertatu dut eskuineko partean gai baten inguruan iritzi ezberdinak ezagutzea interesgarria delako

6/3/12

PROIEKTUA

Aurreko sarrera irakurri baduzue... baliteke blogak aurkezpenik behar ez izatea. Dena den, hemen duzue aurkezpena.

Silabak konbinatuz jolastu baduzue, konturatuko zineten erritmo ezberdinak sor daitezkeela eta letra eta silaben konbinaketek ere nolabaiteko musikalitatea ematen diotela konbinazioari, ezta?

Ba... HORRETAN DATZA BLOGA! Musika arloan aurki ditzakegunak aurkezteko eta elkarbanatzeko! Tresna honetan gauza oso dibertigarriak, asmatutako kantak zein erritmoak, bitxikeriak... aurkitu ahal izango dituzue!

Beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztet!